Debemen, Debabarreneko Landa Garapenerako Elkartea
Debemen Debabarreneko landa garapen elkartea da. Elkartea Debabarreneko 6 udaletxeetako ordezkariek, sindikatuetako ordezkariek eta kooperatiba eta baserritarren elkarteetako ordezkariek osotzen dute. Elkartea 1.991. urtean sortu zen landa guneko biztanleen bizi kalitatea hobetzeko asmoz, horretarako hainbat eremutan lan egiten dugularik.
Debarroa proiektua
Egitasmo honek gizartea orokorrean sentsibilizatzea du helburu, landa inguruneak betetzen dituen funtzioen garrantziaz jabetzeko, besteak beste, elikagai osasuntsuak, seguruak eta kalitate handikoak sortzen, ingurumena eta paisaia babesten edo ondarea eta nortasun ezaugarriak kontserbatzen.